Ekiparazioa Zornotzako udalean

2009/02/09
ELAk akordioa lortu du Zornotzako udalarekin; akordioaren ondorioz egoitza publikoen garbiketan lan egiten duten langileek parekidetasuna izango dute udaleko langileekin.

Akordioa lortuta ELAk bertan behera utzi du aste honetarako deituta zuen greba deialdia.

Akordioak hiru urtetarako balioa izango du, eta 5.000 euro baina gehiagoko soldata igoera jasotzen du. Horri garbiketaren hitzarmenean jasotzen diren igoerak gehitu beharko litzaioke.

Azken urte eta erdian langileek mobilizazio eta lanuzte ugari egin dituzte udaleko langileekiko ekiparazioa lortze aldera.