Ekoizpenak erabat geldirik jarraitzen du Grafo Taldeko bigarren greba egunean

2022/11/15
Grafo SA eta Encover SA enpresak Grafo Taldekoak dira. Bi enpresatan deitutako hiru greba egunteatik bigarrena dute gaur, KPIren araberako soldata igoerak bermatuko dituen hitzarmen baten alde. Bi enpresetako plantillek soldata izoztuta dute 2012tik.

Grafo Taldeko Grafo SA eta Encover SA enpresek 90 pertsonako plantillak dituzte guztira, eta Basaurin daude. KPIren araberako soldata igoerak bermatuko dituen hitzarmen bat lortzeko deitutako hiru greba egunetatik bigarrena dute gaur.

Grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da ekoizpenean. Greban dauden langileak elkarretaratzea egin dute Bilboko Arte Grafikoen Patronalaren (CEBEK) aurrean. Bihar, grebaren hirugarren egunean, manifestazioa egingo da 11:00etan enpresatik abiatuta.