BSH Nafarroa
Ekoizpenaren deslokalizazioa dela eta, enplegua eta enpresaren etorkizuna bermatzea eskatzen dute

BSH etxetresna elektrikoak egiten dituen enpresa da, eta 700 langile inguru ditu Nafarroan. Gaur, batzordean ordezkaritza duten sindikatu guztiek agerraldia egin dute Esquirozeko lantegian, enpresak taldeko beste lantegi batzuetara ekoizpena pixkanaka deslokalizatzen ari dela salatzeko.
Enpresaren erabaki hori dela eta, ekoizpen bolumena jaisten ari da Nafarroan. Egoera horri gehitu behar zaio 2005ean Etxarri Aranazen zegoen fabrika itxi zela, 2015ean Villatuertan zegoena, 2019an Gasteizkoa saldu zela eta Santanderreko lantegian, bi urtez jarraian aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea aplikatu ondoren, kaleratze ugariko EEE bat gauzatu dela.
Horregatik guztiagatik, batzordeak bermeak eskatzen ditu Nafarroako enplegurako eta enpresaren etorkizunerako.