Enplegua galtzen jarraitzen dugu Hego Euskal Herrian

2009/05/05
INEMeko azken informazioaren arabera, langabe kopurua 160.570 pertsonatakoa izan da apirilean Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino %53 gehiago.

Hazkunde hau %25,2ekoa izan da 27-EBn martxoan, Hego Euskal Herriko erdia baino gutxiago. Hego Euskal Herrian ekonomi moteltzea enplegua suntsitzeko aitzakiatzat erabiltzen dela erakusten du alderaketa honek.

Gainera, langabeentzako gizarte politikek ez die beharrizanei erantzunik ematen. Zehazki, Hego Euskal Herriko hiru langabetik batek baino gehiagok ez du inolako saririk jasotzen (langabeen %47,5ak soilik jasotzen duk kotizaziopeko langabezi saria eta %16,1ak kotizazio gabeko langabezi saria, askoz zenbateko baxuagokoa).

Apirila bitarte eginiko lan kontratuak %30 gutxitu dira 2008an garai berean eginikoekin alderatuz gero. Hau kontratazioan eman den moteltze izugarriaren adierazle da.

Gainera, eginiko kontratuen %90,3 behin-behinekoak izan dira, 2008ko garai berekoa baino portzentaje handiagoa izanik (%89,6). Behin-behineko kontratuen portzentajea, beraz, handituz doa, behin-behinekotasunaren aldeko lan esparrurengatik, eta enpresariak xantaia egiteko honetaz baliatzen direlako.

Aargitaratutako datuek maiatzaren 21eko greba orokorrerako arrazoiak indartzen dituzte .