El Correo egunkariaren aurkako erasoaren gaitzespena

2008/06/08
EL CORREO egunkariak ekainaren 8an jasan duen erasoa gaitzetsi nahi du ELAk eta, bide batez, komunikabide honetako langileei bere elkartasuna adierazi. ELAren esanetan, ETAren atentatua adierazpen eta informazio eskubideen aurkako eraso onartezina da, hauek baitira salbuespenik onartzen ez dituzten edozein gizarte demokratiko baten oinarriak.

ELAk, armak utz ditzala exijitzen dio ETAri berriro ere. Izan ere, bere jardunak sufrimendua eta oinazea besterik ez dio eragiten gure herriari, zeinek behin eta berriro biolentziaren aurkako jarrera azaldu duen.