El Correo Español-en manipulazioa dela-eta

2009/05/11
El Correo Español-ek gaur, maiatzak 11, argitaratu duen albiste batean greba orokorraren ekimena Batasunari egotzi zaio, modu interesatuan. Manipulazio baldar horren bidez, iritzi publikoa nahastea bilatu dute, egunkari horrek izan ohi duen langileen aurkako ildo editorialari jarraiki.

ELAk profesionaltasunik eza eta informazioa erkatu ez izana salatu behar ditu. Azken batean, azpijokoa baino ez da, Maiatzaren 21eko greba orokorrera deitzeko benetan izan diren arrazoiak ezkutatzeko.

Gezurretan ibili behar izateak argi utzi du ez dutela argudiorik grebaren arrazoiak desmuntatzeko. Bestalde, grebaren beharrizana eta benetako arrazoiak azpimarratuago geratu dira: patronalaren xantaiari aurre egitea, eta gizarte-politikak aldaraztea.