El Salvadorreko Diario-Co Latino egunkariaren zuzendariarekin topaketa
Izan ere, “makilen” arazoa (bereziki emakumezko guettoak non erdi-esklabutzan bizitzera behartzen dituzten) , “pandilla eta mara” arteko liskar odoltsuak, edota enpresa multinazionalek estatuaren aurka ezarritako helegiteak El Salvadorreko baliabide naturalak arduragabe hustiatzeko, dira horien adibide soil batzuk.
Hala ere, Valenciak itxaropenez ikusten ditu bere herrialdean pobreziaren aurka, inmigrazioarekin bukaera eta ustelkeriarekin amaitzeko suspertzen ari diren politika aurrerakoiak. Horren adibide “hiri-emakume” bezalako programek laguntzen dute emakumezkoak bere euskarri ekonomikoa izateko gaitasuna lortzen eta bere etorkizuna bermatzeko indartze-prozesua burutzen.
ELAk bat egin du, eta elkartasuna adierazi, El Salvadorreko herriak bere etorkizuna eraikitzeko daraman borrokarekin, multinazionalen presioetatik at eta bere ekonomia eta gizartea itotzen duen zorratik libraturik.