ELA: “NEK-k, UGT-k eta CCOO-k sinatutakoa langileen kontra doa"

2008/01/03
ELAk Nafarroan duen koordinatzaile Mitxel Lakuntzak gogor kritikatu du iragan hastean Nafarroako Enpresarien Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek gizarte-itunean aurrera egiteko sinatu zuten akordioa.

Lakuntzaren ustez akordioaren helburu nagusien artean gizarte-itunaren arloak zabaltzea dago, bide batez diru publikoen gestioa handitzeko. Horrela, UPN-CDN Gobernuaren politika neoliberal eta antisozialei babesa emateaz gain, patronalari bake soziala bermatzen jarraitu nahi diote sinatzaileek.

 ELArentzat elkarrizketa soziala gizarte konpromisoetan egon behar du oinarrituta, ezinbestean. Konpromiso hori gabe gizartearen gehiengoaren aurka doazen politika neoliberalei babesa ematen zaie, eta gero eta bidegabeagoa den aberastasunen banaketan sakonduz.

Mitxel Lakuntzak azpimarratzen duenez UGT eta CCOO sindikatuek iruzur egiten diete langileei gisa honetako akordioak sinatzen dituztenean. “Langileen parte hartzearen alde daudela diote, baina gero langileen aurka doazenekin sinatzen dituzte itunak”.