ELA 5 greba egun gehiago egiten ari da, lan-karga jasanezina salatzeko eta lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko
Enpresak hainbat kategoriatako lana berrantolatu du, langile faltak sortutako hutsuneak betetzeko, langile batzuei txandak bikoiztu die eta langile batzuk kategoriaz ez zegozkien funtzioak bete dituzte, ondorioz, greba eskubidea urratu dute. Emandako egoera larri honetan ELAk enpresari aurkeztutako idatzi baten ondoren, txandak bikoizteko praktikarekin amaitzea lortu da; horrek izugarri handitzen zuen langileen gainkarga fisikoa eta mentala.
Plantilla handitzeko aurrerapausoak eman diren arren, ELArentzat ez da nahikoa. Txanda eta kategoria guztietan egiturazko langilerik ez egoteak, lanaldi partzialen gehiegikeriarekin batera, egoitzako erabiltzaileak merezi duten asistentzia-kalitatea bermatzea eragozten jarraitzen du.
Horregatik, Sanitas Loramendiri eskatzen diogu: lanaren antolamenduaren hobekuntza errealak eta berehalakoak; lanpostuen prekarietatea eta estaldura irregularrak behin betiko amaitzea; eta langile guztien osasuna eta lan-duintasuna errespetatuko duten baliabide nahikoak.