ELA: "Adegik errespetuaren muga guztiak hautsi ditu eraikuntzaren negoziazioetan"

2007/04/25
Apirilaren 25ean Gipuzkoako eraikuntza alorreko mahaia bildu da Donostian; bilera honetan Adegik ez du aldatu bere jarrera. ELAk gogor salatu nahi du patronalaren jarrera. Iragan asteko bileran sindikatuek euren proposamenetan hainbat aldaketa egin zituzten, baina Adegik ez ditu kontutan hartu ere egin eskaera berriak. Gipuzkoako patronalak negoziatzeko inolako asmorik ez duela berretsi du horrela, beste behin.

Adegik bere jarrerari tinko eusten dio: lanaldiaren handitzea, nahikoak ez diren soldata igoerak…

Baina, bada hori baina askoz larriagoa den zerbait. Apirilaren 25eko bileran Adegik muturrera eraman du giroa sumintzeko duen borondatea. Izan ere, Adegiko ordezkariek ELAko ordezkariak iraindu dituzte bileran zehar, gizalege ikuspuntu batetik onargarriak diren muga guztiak gaindituz.