ELA: "AHTren inguruan informazioa eta eztabaida ezinbestekoak dira"

2007/12/19
Abiadura Haundiko Trenaren inguruan informaziorik eta eztabaidarik ez dagoela azaldu dute ELAko ordezkari Jose Elorrietak, Mikel Novalek eta Janire Domínguezek Bilbon emandako prentsaurrekoan. ELA bortizkeriaren eta bortxaren aurka dagoela adierazi eta gero, AHTaren aurkako jarrera oro kriminalizatzen duen kanpaina dagoela salatu dute.