ELA Bartzelonan

2002/03/13
ELA sindikatuko mila eta bostehun lagun inguruk parte hartuko dute gaur Bartzelonan, Europako Sindikatuen Konfederazioak deitu duen manifestazioan.
ELA sindikatuko mila eta bostehun lagun inguruk parte hartuko dute gaur Bartzelonan, Europako Sindikatuen Konfederazioak deitu duen manifestazioan. ELAko kideak “ Langileen eta Herrien Europa” aldarrikatuko dute gaurko protestaldian. Larunbatean, berriz, ELAko berrogeita hamar kideek globalizazio neoliberalaren aurka hainbat taldek antolatutako manifestazioan izango dira. Sindikatuek eta mugimendu sozialek hitzordua dute Bartzelonan Datorren martxoaren 15 eta 16ean Europako Batasuneko gobernu- eta estatuburuek Bartzelonan gai ekonomiko eta sozialei buruzko udaberriko Kontseilua egingo dute. Lisboako bileraren jarraipena den goi-bilera honetan gai nagusiak lan merkatua eta enplegua izango dira. Lisboan politika neoliberalei eutsi eta ekonomiako sektore ezberdinak liberalizatzen jarraitzeko ildoa argi geratu zen, enplegu betea lortzeko aitzakiarekin; Bartzelonan politika horietan sakontzeko asmoa dagoela dirudi. Aznar, Berlusconi eta Blairrek helburu argiak dituzte: lan-merkatuak ahalik gehien desarautzea, AEBetako ereduari jarraituz. Zurruntasunak desagertarazi nahi dituzte, lan-kontratuaren eta kaleratzearen baldintzak zeharo malgutuz, enplegu beteranzko bidean. Mehatxu hori medio, Europako langileok eta gizarte osoa, hartzekoak diren erabakiak zuzenen jasango dugunok garen aldetik,Êez dugu isilik egoteko asmorik. Europako mugimendu sindikalak eta mugimendu sozialek goi-bileraren inguruan manifestazioak eta beste ekitaldi batzuk antolatu ditugu, Oporto, Niza eta Bruselan bezala. Izan ere, geuk eraiki nahi dugun Europa ez da finantzen mende izango, herritarren zerbitzura baizik, gizarte-justizia helburu duelarik; enplegu betezko eta taxuzko lan baldintzen Europa; gizarte-zerbitzu on eta unibertsalak eskaintzen dituena; emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duena; etorkinei ere aukera ematen diena... Horregatik guztiagatik, martxoaren 14, 15 eta 16an gu ere Bartzelonan izango gara, gure ahotsak milaka eta milaka kideenekin entzunarazteko asmoz, gizarte zuzenagoa eta kutsu sozial handiagoa duen Europaren alde, langileon eta herrion Europaren alde. Guztion artean bestelako mundua posible baita. Hauek dira deitutako ekitaldiak:
  • Martxoaren 14an, Europako Sindikatuen Konfederazioak deitutako manifestazioa
  • Martxoaren 15 eta 16an, Gizarte-Foroa eta Europako mugimendu sozialek deitutako manifestazioa.