ELA Basurtoko Hospitalean aurreikusten diren murrizketen aurka

2010/10/19
Basurtuko ELAko atal sindikala urriaren 20an, eguerdiko 14:00etan, kontzentratuko da plantilla murrizteko eta zenbait zerbitzu pribatizatzeko zuzendaritzak hartutako erabakia salatzeko.

Pasa den irailean EAEko administrazioak bere sail eta organismo autonomoen artean instrukzio bat banatu zuen kostuk aurrezteko hainbat neurri jasotzen zituena eta gaurko langile kopurua modu eraginkor batean gutxitzea zekartenak. 

Konkretuki, onartutako neurrien artean zeuden 6 hilabetetik beherako ordezpenik ez egitea eta lana pilatzeagatik egindako kontraturik ez berritzea. Neurri horiek jadanik hasi dira nabaritzen Basurtuko Ospitalean, non kontratazioak behera egin duen eta erretenak lanez gainezka dauden.

Instrukzioa bere osotasunean aplikatzen bada, Osakidetza moduko esparru batean, non prekarietatea %27koa den, ospitalearen kolapsoa eragingo luke, eta ELA ez du hori onartuko.

Gainera, Aztarain pabiloia irekierarekin bat ospitaleko zuzendaritzak jakitera eman du pabilioi hartako garbiketa zerbitzurako kontrata batera joko duela, langile propioekin egin beharrean.

Horregatik guztiagatik, ELAko Basurtuko Ospitaleko atal sindikalak exijituko du kontratu guztiak manten daitezen, izan ere jadanik minimotan dagoen plantilla bat baita ospitalekoa.

Donostiako Hospitaleko atal sindikalak iragan urriaren 15an elkarretaratze bat egin zuen ere enplegu murrizketa salatzeko.