ELA Batasunaren proposamenaz

2004/11/15

Gaurko bileran ELAko Batzorde Eragileak arretaz aztertu du Batasunak Anoetako belodromoko ekitaldian azaldutako planteamendu politikoa; badirudi jarrera honekin Batasunak egoera berri batera igaro, egungo blokeoak gainditu eta euskal gatazkari bakerako bide bat urratu nahi duela.

Proposamena gauzatzeko modua lehen iritzi honen araberakoa izatea espero du ELAk, eta hartara, bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua (ELAren aburuz atzerapenik eta baldintzarik ametitzen ez duena) gatazkaren konponbidea bultzatzeko eta soberanismoa gizartean indartzeko faktore izatea.

Azkenik, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Anoetako belodromoan bildutako milaka lagunei; hauekin bat dator bakea lortzeko gogo biziari dagokionez, baita gatazka gainditzeko, samina amaitzeko eta euskal gatazkarako irtenbide demokratiko bat eraikitzeko borondatean ere.

Estatu espainiarrak ordezkaritza politikoa izateko eskubidea ukatu izanak eskubiderik oinarrizkoenak urratzen ditu; beraz, Batasuna legez kanpo jarri zituzten erabakiak bertan behera utz daitezela eskatzen du ELAk.