ELA: "Bi enpresatik batek ez du Sozietateen Gaineko Zerga ordaintzen"

2007/03/23
ELAk Eusko Jaurlaritzak eta EAE-ko Foru-Aldundiek hitzartu duten Sozietateen Zergaren Erreformaren balorazioa aurkeztu du. ELAren aburuz, ez dago sozietateen zerga berriro murriztu beharrik; edozein moduz, Europako Batasunaren baitan presio fiskalik txikienetakoa dago hemen.

ELArentzat hitzarmena Administrazioa aplikatzen duen politika neoliberalaren beste adibide bat da. Azterketa bulegoko arduradun Mikel Novalek azpimarratzen duenez, "proposamen honen ondorioz, EAEko instituzioek urtean 196 milioi euro gutxiago bilduko dute. Horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Aldundiek arrazoizko irizten diotela enpresek ordaintzen dituzten zergak jaisteari, eta ez gizarte-gasturako baliabide gehiago ipintzeari. Urtean 196 milioi gutxiago; Eusko Jaurlaritzak etxebizitzarako 2007ko aurrekontuan erabaki duen gastu guztia baino gehiago, alegia (186 milioi). Harrigarria da gure agintariek horrelako dirutza enpresei edota diru-sarrera handiak dituztenei zein erraz oparitzen dieten; aitzitik, beharrizan sozial larri batzutarako, gazteek etxebizitza izateko duten beharrerako, adibidez, askoz ere zekenago jokatzen dute".


ELAk aurkezpenean salatu duenez, EAEn bi enpresatik batek ez du Sozietateen Gaineko Zerga ordaintzen.

Hau da ELAk aurkeztu duen balorazioa