ELA bigarren indarra EAEko hezkuntza publikoan

2011/02/17
ELA bigarren indarra izatera iritsi da Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza mailan otsailaren 16an ospatutako hauteskunde sindikaletan. ELAk positiboki baloratzen ditu emaitzak.

Irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan, aukeratzear zeuden 188 delegatuetatik, ELAk 48 lortu ditu, bozka ehunekotan igoz. Eremu ezberdinetako zehaztasunak eta banaketak ondoko Eranskinean ageri dira.

Unibertsitate Publikoari dagokionez (UPV/EHU),  aukeratzear zeuden 86 delegatuetatik, ELAk 13 lortu ditu.

Hauteskunde sindikal hauetan ELA Irakaskuntza Publikoko bigarren sindikatu izatera pasatzen da, orain arte lehen sindikatu zen CC.OO. gaindituz.

ELAk emaitza hauek azpimarratu nahi ditu eta, bide batez, balorea eman nahi dio erantzuten duen sindikalgintza ereduak lortu dituen ordezkaritzari. Gobernuen lagun den sindikalismoa gogor zigortua gertatu da. ELA defendatzen duen eredua eta inposaketari aurre egin eta gizarteari merezi dituen zerbitzu publikoak, irakaskuntza kasu,  eskaintzeko eginiko borroka indarturik atera da gaurkoan. Hezkuntzako langileek lan ildo honi emandako babesa bide beretik jarraitzera animatzen gaitu.

Azkenik, ELAk hezkuntza eremuko langileak zoriondu nahi ditu bere partaidetzagatik eta emandako babesarengatik ere.

 

Irakurri emaitzen taula