ELA-Bizkaibus-eko afiliatuek Foru Aldundiarekin egindako aurreakordioa aho batez onartu dute
2013/10/02
Urriaren 1ean egindako asanbladetan ELA-Bizkaibuseko afiliatuek aho batez onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako aurreakordioa; asanblada hauetara 200 afiliatu inguru hurbildu ziren.
Aurreakordio honek Bizkaibuseko langileen benetazko subrogazioa bermatzen du. Lan baldintzak mantentzera behartzen du, aurreraeragina ezarri, eta hitzarmena ez aplikatzeko klausula eragozten du, hau da aurreakordioarekin Lan Erreforma Bizkaibusetik kanpo uzten dugu. Honetaz gain kontratazio berriak eta beraien lan baldintzak adosten dira. Hauek gaur egungo langileen berberakoak izango dira
Hau gutxi izango balitz, gaur egun dauden lanpostuen mantenua lortu dugu, kaleraketak sahiesten
Gogoratu behar dugu pasaden astean langileek egindako lanuzteak, eta lanuzten hauen jarraipen zabala.
Honekin langileen laguntzarekin eta ELAren lidergoarekin dana lortu ahal dela berriro ere ikusten da