ELA, CCOO eta LABek udalen eta enpresen arteko adostasuna salatu dute Gipuzkoako TAOren gatazkan

2022/11/23
ELAk, CCOOk eta LABek, Gipuzkoako TAOko mobilizazioen deitzaileek, lurralde horretako udalen jarrera salatu dute, 20 eguneko grebaren ostean. Sindikatu horiek bilera ugari eskatu dituzte gatazkan bitartekari izan daitezen; hala ere, tokiko erakundeen erantzuna izan da enpresen eta langileen arteko arazoa dela.

Gauzak horrela, sindikatuek uste dute TAO eta garabien azpikontratan ematen diren ez-betetzeak ez direla arazo bat udalentzat, begi onez ikusten baitituzte. Udalak ados daude sektoreko enpresek Gipuzkoako herritarrei iruzur egitearekin. Langile falta, kontratazio eta baliabide iruzurrak salatu dituzte Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek.

Honako hauek dira sindikatuek topatutako iruzurrak:

1. Langile errepikatuak: Gaur gaurkoz Estacionamientos y Servicios SA enpresa (Eysa) Gipuzkoako enpresa nagusiena da, Donostian ez ezik Getarian, Zumaian, Orion eta Errenteriko udalek azpikontratatua baitute. Hala ere, azken urte hauetan Donostiako langileak dira Getariara, Zumaiara edo Oriora doazenak udaran bertara lan egitera eta Errenterian urtean zehar makinak konpontzera. Hau da, enpresak bi udalen dirua lortzen du Donostiako zerbitzua langile gutxiagorekin utziz. Beste modu batera esanda, Gipuzkoako herritarrek bi aldiz ordaintzen dute zerbitzu beragatik, enpresak diru hori jasoz.

2. Materiala: Giza baliabideen moduan, Gipuzkoako udalek aurrekontuaren zati bat baliabide materialetarako bideratzen dute. Donostiako Udalaren kontratutik, adbidez, urtean 100.000€ inguru bideratzen da aurrekontutik furgoneta eta lan ibilgailuentzat. Hala ere, Errenteriako kasuan, adibidez, Donostian dagoen furgoneta joaten da lan hori egitera (makinak konpontzera), horretarako Errenteriko Udaletik dirua lortuta, noski. Hau da, langileekin gertatzen den bezala, enpresak leku berean erabiltzen ditu horregatik ordaindu duen materiala.
3. Langile falta: Donostiako kasuan, udalaren arabera, 96 langilek lan egin beharko lukete azpikontrata horretan. Horrez gain, enpresak proposatzen zuen 79 kontrolatzaile izatea; beste 2 langile behar izanez horretarako. Eskaintza horretarako gastu ekonomikoa urteko 3,7 milloikoa zen.

Gaur gaurkoz, ordea, Donostian 87 langile daude altan enpresan, hau da, %10 gutxiago. Horrek 270.000€ko aurreztea dakarkio enpresari. Edo beste modu batean esanda, udalak 270.000€ gehiago ematen dizkio behar lukeena baino.

Modu berean, Irungo azpikontratan, Valoriza enpresak duena, egunero ruta bat gutxienez kubritu gabe geratzen da langile falta dela-eta. Hau da, geroz eta langile gutxiago dago lanean, nahiz eta langile horiek aurrekontuan egon.

4. Langileen absentismoa: Langileen absentismoari aurre egiteko, Udalek kontratuan %5 gehiago esleitzen diote enpresei, hau da, Donostiako kasuan 140.000€ urtean. Gaur gaurkoz, ordea, langileen bajak, oporrak, jardunaldi erdiak, lizentziak etab. ez dira betetzen, eta %5 horiek enpresentzat dijoaz.
5. Ibilgailu berriak: OTAren zerbitzuan bi ibilgailu berri izan dira azken urteetako berritasun nagusia: visual-car eta moto bidezko kontrolatzaileak. Lehenaren kasuan, batik bat Donostian erabiltzen dira eta bigarrenak Irunen erabili nahi dira. Horrek langileen kopurua txikitzeaz gain, langileen egoera erabat aldatzen du.. Gaur gaurkoz, ordea, kamarek ez dute funtzionatzen eta beraz, azken finean, kontrolatzaileak mugitzeko bide dira bakarrik. Hau da, oinez egin beharrean kontrolatzaileak kotxez doaz eskuko makina erabiliz.

ELAk, LABek eta CCOOk uste dute udalek TAO zerbitzua zaindu eta kontrolatu beharko luketela, gaur egun ez baitago enpresa esleipendunen, plantillen eta udalen arteko orekarik. Haien ustez, zerbitzua ematen duten enpresak iruzurra egiten ari zaizkie Gipuzkoako herritarrei, eta hori ez da zilegi, nahiz eta udalen oniritzia izan.