ELA, Brasilgo CUT sindikatuaren XI. Kongresuan
2012/07/10
Sao Paulon aste honetan egiten ari da Brasilgo Central Única de Trabajadores (CUT) sindikatuaren 11. kongresua, eta bertan parte hartzen du ELAko delegazio batek. Kongresu honetan CUTeko 3.000 delegatu eta mundu guztiko ia ehun sindikatu bildu dira. Kongresuaren gaia, autonomia sindikalaren askatasuna, lan-harremanak demokratizatzeko eta horrela eskubideak bermatu eta areagotzeko.
Astelehenean nazioarteko mintegi bat izan zen mundu guztiko hainbat sindikaturen partaidetzarekin: AEB, Kuba, Filipinas, Txina, Japonia, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Latinamerika, Afrika eta Europa. Eztabaidan, krisian sindikatuei zein egiteko dagokien eta gobernuekiko izan beharreko autonomia. Azken honi buruzko iritzi kontrajarriak oso era bizian adierazi dira.
Halaber, gogoeta datozen urteetan sindikatuek hartu beharreko bidearen inguruan izan da: borroka, antolakuntza eta autonomia finantzarioa dira politikarik neoliberalenei zein finantza eta politikaren arteko aliantzari aurre egiteko moduak.
Mintegiaren ostetan kongresuari hasiera ofiziala eman zitzaion; batzarra ostiralean, uztailaren 13arekin amaituko da.