ELA Dornierren lortutako aurreakordioaren aurka

2006/12/27
ELAk UGT, LAB eta CCOO sindikatuek eta Dornier enpresako ordezkariek lortutako aurreakordioa ez onartzea erabaki du. ELAk azpimarratu nahi duenez, ezinbestekoa zen kaleratutako bost langileak berriz ere onartuak izatea, baina enpresak uko egin dio aukera horri.

ELAren ustez, kaleratutako bost langileak berriz ere onartuak izan gabe aurreakordio bat lortzea enpresak ezarritako jokoaren arauak onartzea da. Hainbat ordezkari sindikalen adierazpenek agerian uzten dute patronalaren eta sindikatu horien arteko gorputz eta arimazko aritzea. Greba hasi zenetik, ELAk gogor lan egin du akordio bat lortzeko, langile guztiei eragingo zien akordio bat. Argi dago, hainbat sindikaturen jarrerek hori eragotzi egin duela, aurreakordioak kaleratutako langileak bere hortan uzten dituelako.