ELA: " EAEko administrazioek nahiago dute superabita izan gizarte beharrak betetzea baino"

2007/07/18
EAEko administrazioek aurrekontuetan superabitaren aldeko apustua egin dute, gizartearen beharren kaltetan. Hori erakusten du Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien azken zazpi urteetako aurrekontuak superabitarekin itxi izana. Joera azken urteetan handitu da, eta bereziki adierazgarria izan da 2006. urteko kasua. Urte horretan administrazioek 1.156 milioi euroko superabitarekin itxi zituzten kontuak.

Honek talka egiten du aurrekontuetatik gizarte gastura bideratzen den kopuru txikiarekin. Gizarte zerbitzuak, oinarrizko errenta eta larrialdi sozialetako zerbitzuen baturetara 903 milioi euro soilik bideratu ziren; haur eta lehen hezkuntza 740,2 milioi; etxebizitza 185 milioi eta Osalan 15,4 milioi, esaterako.

Honek guztiak agerian uzten du Administrazioen jarrera neoliberal eta eskuindarra. Izan ere nahiago dute dirua aurreztea eta herritarrak izan daitezela euren beharrak asetzeko ardura hartzen dutenak.

Hau da aurkeztutako txostena