ELA: "EAEko eta Nafarroako aurrekontuak kontinuistak, neoliberalak eta eskuindarrak dira"

2006/12/27
ELAko Azterketa Bulegoak EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko txostena argitaratu du. Azterketa Bulegoko arduradun Mikel Novalek azpimarratzen duenez, "aurrekontuak kontinuistak, neoliberalak eta eskuindarrak dira. Oso larria da hezkuntza, osasuna edo etxebizitza bezalako arloetan Europar Batasuneko azken tokietan egotea, eta, okerrena dena, aldeak gero eta handiagoa izatea".

"EAEko eta Nafarroako gobernuek propagandarekin estali nahi dute errealitatea. Eta, datuek agerian uzten dute Barne Produktu Gordinaren gero eta kopuru txikiagoa bideratzen dela gastu sozialera, gabezia handiak sortuz", gaineratu du Novalek.


Hau da Azterketa Bulegoak argitaratu duen txostena