ELA eraikuntzarentzako ikasgela iraunkorra martxan jartzea kritikatu du

2004/05/02

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek bilera bat egingo dute bihar Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza eta Confebask enpresarien elkarteak gaur goizean eraikuntza alorreko langileentzako ikasgela iraunkorra abian jartzeko sinatu duten akordioa aztertzeko.

Ikasgela hau martxan jartzeko 4 miloi euroko laguntza emango du administrazioak eta kudeaketa Osalanen esku geratuko da. Erabakia gehiengo sindikalaren iritziaren aurka hartu da. Bi sindikatuok arlo honetan ematen den istripu ugariekin amaitzeko neurri eraginkorragoak hartzearen aldeko apustua egina zuten eta harriduraz hartu dute Jaurlaritzaren erabakia.