ELA erretiroa atzeratzearen aurka

2010/01/28
Espainiako gobernuak pentsioak erreformatzeko egingo duen proposamena iragarri da non erretiro adina 67 urtetara atzeratzen da

Honen aurrean, ELAk salatu nahi du gobernuaren borondatea,  bide ezberdinetatik, pentsioak berriro jaistea dela. 

ELAk gogoan du azken urteotan onarturiko pentsioen erreformak ugariak izan direla, besteak beste honakoak:

 ·        Erretirorako benetako adina atzeratzea ( bide honetan kokatzen da 67 urtera atzeratzeko legezko adinaren proposamena).

·        Pentsio berrien diru kopurua murriztea (pentsioa kalkulatzeko kontutan hartzen diren urteen koprua handituz, adibidez)

·        Kotizaziopeko pentsiorik gabe utzi hainbat kolektibo (denbora gehiago kotizatu beharra e.a.).

 ELAren aburuz, gobernuaren proposamenak murrizketa berriak ekarriko ditu gizartearentzat, are eta gehiago kontutan hartzen badugu egungo pentsioak urrun daudela bizitza duin bat bermatzeko, kasu askoetan. ELAk pentsioak maila duinera igo daitezela esijitzen du eta ez dadila murrizketa berririk eman.

Azkenik, pentsioei buruzko erabakiak eta baita lan arloko eskubideei buruzkoak euskal eremuan har daitezen esijitzen du ELAk. Patronala eta sindikalismoaren babesaz elkarrizketa sozialaren eremuan, Estatu mailan adostasun politikoa dago  giza eta lan eskubideak murrizteko. Antisoziala den eredu hori gehiengo sindikala ezberdina osatzen dugun langileoi inposatu egiten zaigu.