ELA-Ertzaintza hitzarmenaren sinaduraren aurrean
2005/12/12
Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak Ertzaintzaren lan baldintzak adosteko laugarren eta azken bilera egitera deitu ditu gaur sindikatuak. Aurreko hiru bileren emaitza nahiko eskasa izan zen. Barne Sailak hasieratik CCOO eta ErNErekin egindako aurre-akordio bat akordio bat blindatzea erabaki zuen hasieratik, eta ez da egon benetako elkarrizketarik. Era berean, ELAk egindako proposamenak ez hasieratik bazterrean utzi zituen. Gaur ere, Jaurlaritzak jarrera bera erakutsi du, eta bilera ErNE eta CCOOrekin lortutako akordioaren sinadurarekin amaitu da. Negoziazioei dagokionez, Barne Sailak ez dituela gutxieneko printzipio demokratikoak bete salatu nahi du ELA-Ertzaintzak.