ELA-ERTZAINTZAk Bizkaiko lurralde-burua kargutik ken dezatela eskatu du

2005/04/28

ELA-Ertzaintzak atzo Sestaoko Babcock lantegian izandako gertakariez iritzia eman nahi du: <p>

Jakina denez, enpresa hau birmoldaketa prozesu batean sartuta dago, eta horren ondorioz lanpostuen etorkizuna oso badaezpadakoa da. <p>
Gerentziak behargin bat kaleratzeko erabakia iragarri zuen; hau probokazio hutsa da Babcock-eko langileak bizi duten egoeran. Tentsio handiko une honetan Ertzaintzari eskuhartzeko agindua eman zitzaion. <p>
ELA-Ertzaintzaren iritziz, agindu horiek lurralde-buruaren ardurapekoak Babcockeko gerentziaren interesekin bat zetozen, eta ez zuten Ertzaintzak mantendu beharreko inpartzialtasuna nahiz zuhurtzia politikoa aintzat hartzen. <p>
Agindu horiek pertsonen segurtasunerako arriskutsuak izan dira, bai ertzainei, bai langileei dagokienez. ELA-Ertzaintzak batzuri eta besteri bere elkartasuna adierazi nahi die. <p>
ELA-Ertzaintzaren ustez, Ertzaintzako lurralde-buruaren atzoko jokabidea ezin larriagoa da; horregatik, sailburuari eskatzen dio kargutik ken dezala, eta informazio-espedientea ireki diezaiela Sestaoko komisariako eta Brigada mugikorreko buruei. <p>
Azkenik, ELA-Ertzaintzak ohartarazi nahi die Herrizaingo saileko arduradunei Ertzaintzako gizon-emakumeak nazka-nazka eginda daudela gatazka gehiegitan polizia autonomikoa neurrigabe eta justifikaziorik ezean erabiltzen dela-eta, horrela zerbitzu publikoa dena gatazka sozialetan alderdietako baten tresna bihurtzen baitute. <p>