ELA-Ertzaintzak greba eskubidea eragoztea leporatzen dio Barne Sailari

2005/11/08

ELA-Ertzaintzak oso larritzat jo du azaroaren 4an ostalaritzaren alorrean Bizkaian izan zen greban Ertzantzak izan zuen jarrera. ELA-Ertzaintzak nabarmentzen duenez, Barne Sailak greba eskubidea eragotzi zuen. Era berean, pikete-informatiboetan parte hartzen zuten langileen aurka erabilitako indarra gehiegizkoa izan zela gaineratzen du.