ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailburuari gizartearen alarma egoeraz jabetu dadin exijitzen dio
ELAko Ertzaintzako sektorialak egiturazko doikuntza politikaren ondorioz eta injustuak diren legeak aplikatzerakoan, botere politikoak Ertzaintzako langileak jendea etxe barik uzteko eta langileak lanik gabe uzteko erabiltzen dituela salatu nahi du.
Beste batzuen artean, aste honetan bertan Incoesa enpresako egoera bizi izan dugu, enpresariek deslokalizatu nahi duten enpresa bat eta horretarako konkurtsoan dagoen enpresa bateko makinaria atera dute Ertzaintzak lagunduta. Gure nagusia oinarrizko eskubideak defendatzea dela deritzogu, hala nola etxebizitzarako eskubidea edo lanerako eskubidea, baina boteretsuen interesak defendatzen bukatzen dugu ahulen interesen gainetik.
Segurtasun Sailari aipatutako arazoak ekiditeko eta langileen interesak interes espekulatiboen gainetik ezartzeko protokolo bat ezarri dezala exijitzen diogu. Era berean, Sailari dei egiten diogu azaldutako egoeretan kontzientzia eragozpena egin nahi duten ertzainei babes juridikoa emateko.
Bukatzeko, ELA-Ertzaintzatik dei egiten diegu ertzainei, bere eskumeneko boterearen erabileran, bere ekintzen emaitza ez dadin izan zazpi langile inputatzea enpresa bat deskapitalizatzen denean. Beren lanpostuen defentsan borrokan ari diren langile guztiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta, bereziki, Incoesa-ko langileekin. Azkenik, Segurtasun Sailari eskatzen diegu langile hauen borrokak ez dezala inolako ondorio penal edo administraborik izan.