ELA-Ertzaintzaren agiria Andoaingo gertakariak direla eta

2004/10/19

ELA-Ertzaintzak, Andoaingo udaletxean urriaren 16an gertaturikoaz, honakoa adierazi nahi du:

  1. Barnesailaren jarrera arduragabea salatu nahi du. Aspaldian, Ertzaintzaren izen ona edo honen iharduera eztabaidan jartzen denean, erabaki politikoak ez duela inongo zerikusirik dio, errua ertzainengan jartzeko asmoz, Ertzaintzako arduradunek zein arduradun politikoek inongo erantzunkizunik gabe geratzeko.
  2. Andoaingoari buruz:
    Hernaniko Ertzainetxeko arduradunari, ELKARTASUNA adierazi nahi dio. ELA-Ertzaintza, honek, gertaeraren analisia egin ondoren hartutako erabakiarekin bat dator, honako arrazoiengatik;
    Aktuazio honetarako erabili zitekeen ertzain kopurua txikia zen. Hau horrela izanik, arriskua gehitzeko posibilitatea zegoen, ertzainentzako ez ezik, beste hiritarrentzat ere.
    Mota honetako aktuazioetan, Hiritar Segurtasuneko ertzainen prestakuntza urria da.
    Bestalde, Unitate Berezi bat badago, horrelako aktuazioetarako prestatua dagoena.

Pertsonen bizia arriskuan ez zegoenez, berehalako beharrik ez zegoen.

ELA-Ertzaintzak, Andoaingo Alkatearen jarrera ere salatu nahi du. Udaletxean sartu zirenak ordubete baino gehiago ez egoteko intentzioa azaldu eta hau baketsua izango zela adierazi arren, Ertzaintzako arduradunak ez zuen honen berri izan dena bukatutzat eman zen arte.

Baliteke, honen nahia bestelakoa izatea, hau da, adierazpen hauek hauteskundeei begira eginikoak izatea.