ELA: "Ertzaintzaren larunbateko jokabidea arrazoi gabea eta neurriz kanpokoa izan zen"

2007/02/26
ELArentzat arrazoi gabea eta neurriz kanpokoa izan zen joan den larunbatean Ertzaintzak Bilbon manifestarien kontra egindako erasoa.

Badirudi Barne Saileko arduradunentzat Ertzaintza Audientzia Nazionalaren tresna hutsa dela, eta gehiago balio duela biltzeko eta manifestatzeko eskubidea oztopatzeko, herritarren eskubideak eta askatasuna babesteko baino. Bestela, ezin da ulertu larunbatean Bilbon erabilitako neurriz kanpoko indarra eta bortxa.

ELAren aburuz manifestari baketsuak sakabanatzeko aginduak ez zuen inolako justifikaziorik; are gutxiago, hain era bortitzean jendea sakabanatu izanak.


Argitu bitez, beraz, argitu beharreko erantzukizunak, ardura larriena dutenengandik, hau da, bildutakoen aurka egiteko ordena eman zutenengandik hasita.