ELA-Ertzaintzaren prentsa agiria Javier Balza barne saileko kontseilariari erantzunez

2004/06/09

Barne saileko kontseilaria den Balza Jaunak azken bi urteetan eskura dituen baliabide guztiak ertzainen eta ordezkatzen ditugun sindikatuen aurka erabiltzen ari da, iritzi publikoa bideratu eta manipulatzeko. Guzti hau bete ez dituenak eta esan dituen gezurrak salatu ditugulako.

Balza Jauna bere dimentsioan isladatzen duen azken ekintza, ekainaren 8an igorritako prentsa oharra izan da. Produktibitate Gehigarriaren bitartez, ordainsarien igoeran milioika euro errefusatu izana leporatzen digu sindikatuoi.

Balza Jauna, ELAk ez du ezer errefusatu ez zaiolako EZER eskaini. Barne saileko ordezkarien lotsagabekeriak ez du mugarik, ekainaren 9rako deituta zegoen bileraren bezperan ohar bat plazaratu zuten egin ez den eskaintza errefusatu dugula esanez. Hala bada erakus ditzala ekainak 9 baino lehenagoko negoziazio mahaiaren aktak.

Antza denez toki egokia bilatu behar da Balzari erortzen ari zaiona ikusita, iruzurgile, gezurti, manipulatzaile, gestioan ezgai eta Ertzaintzaren antolakuntza tamalgarriaz gain, negoziazio mahaian jarrera faxistak izan baititu.

Balza Jauna, non dago besteei exijitzen diozuen goizalderarteko elkarrizketa eta zuek zuen etxean praktikatzen ez duzuena?

Balza Jauna, Aznar Jauna oposiziora pasa zen gizarteari gezurrak esateagatik, nora joango zarete zu eta zure taldea arrazoi beragatik?