ELA-Ertzaintzaren ustez, gatazka bideratzeko, Segurtasun sailak bere jokamoldea errotik aldatu behar du
ELAko ordezkariak bere mintzaldian,orain Estefania Beltrán de Heredia buru duen sailak ,Ertzaintzako akordio- erregulatzailea modu sistematikoan ez betearaziz, bost urte luzez lan eskubideak murriztu dituztela salatu dute. Negoziazio kolektiborako eskubidea zapuztuta dagoela adierazi dute. “2016 horizonte plana”-ri dagokionez, inposatutako plan bat dela adierazi dute, eta galera handiak dakarrela bai ertzainen lan kondizioetan eta baita ere gizarteari eman behar zaion zerbitzuan.
ELA-Ertzaintzaren ustez, gatazka hau bideratzeko, Segurtasun sailak bere jokamoldea errotik aldatu behar du. Bertan behera utzi behar ditu azken urteetan egindako murrizketak, akordio erregulatzailea bere osotasunean bete behar du eta behingoz benetako negoziaketa bati ekin diezaiola lan kondizioei eta ” plan horizonte 2016 “ ari buruz hitzegiteko.