ELA eta CIG galiziar sindikatuak lan erreformaren aurkako adierazpen bateratua aurkeztu dute Madrilen

2010/07/21
ELA eta CIG sindikatuetako idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz eta Xesus Xeixo, hurrenez hurren, Espainiako Diputatuen Kongresuko talde politiko ezberdinen ordezkariekin elkartu dira lan erreformaren inguruan duten iritzia azaltzeko.

Bilerara EAJ, NaBai, BNG, CiU eta PSOE alderdietako ordezkariak joan dira. IU-ko ordezkaritza bat ere parte hartzekoa zen, baina azken orduan ezin izan dute etorri. Bileran, bi sindikatuetako buruek lan erreformaren aurkako adierazpen bateratua aurkeztu diete parlamentariei. 

Muñoz eta Xeixoren hitzetan, beste behin, Espainiako gobernuak lan-erreforma bat Errege Lege-Dekretu bidez inposatzea erabaki du. “Horrela, saihestu egin nahi dute eztabaida, parte hartzea eta aurkaketa soziala”.

ELA eta CIG sindikatuek adostutako