ELA eta LAB jai-egunetan komertzioa irikitzearen aurka

2004/07/29

ELA eta LAB sindikatuok, uztailaren 21ean Eusko Jaurlaritzako Industria, Komertzio eta Turismoko Kontseilari-ordetzarekin bildu ginen, igande eta jari-egunetan komertzioa irikitzearen gaiaz hitz egiteko. Igande eta jai-egunetan irikitzearen aurka azaldu ginen bi sindikatuok eta exekutiboari bere eskuduntzak erabil ditzala eskatu genion data hauetan ez irikitzeko arauak eman ditzan (gai honen inguruko konpetentzia osoa autonomi bakoitzeko Gobernuarena da).

Ildo horretatik (irikierarik ez) ez doan arautzearen aukera bakarra, orain arte eman dena da; bi aldeen arteko akordio tazitoa igande eta jai egunetan komertzioa itxita edukitzeko.

Alor honetan erabakiren bat hartu baino lehenago Kontseilari-ordetzak alde guztiak entzun behar dituela azaldu zuen. Hori dela eta etorkizunean bilera gehiago egiteko konpromisoa hartu genuen arautze hori lortzeko. Sindikatuon ustez igande eta jai-egunetan ez irikitzea da bide bakarra, honela sektoreko prekarietatea gehiago ez handitzea lortuko dugu eta euskal gizartean aldaketa ezkorra suposatuko lukeena bertan behera geratuko da.