ELA eta LAB sindikatuek Hobetuz oso egoera larrian dagoela salatu dute Gasteizko Legebiltzarrean

2007/04/24
ELA eta LAB sindikatuek Hobetuz-en egoerari buruz prestatu duten txostena aurkeztu dute apirilaren 25ean Gasteizko Legebiltzarrean. Txostenak agerian uzten du etengabeko prestakuntzak bizi duen egoera larria.

ELAko batzorde eragileko kide Eustakio Urangak Hezkuntza eta Kultura Batzordean azpimarratu duenez, "garrantzi izugarria du etengabeko trebakuntzak euskal langile eta enpresentzat, baina egoera oso larrian dago. Hori dela eta, EAEko Jaurlaritzari eskatzen diogu erantzukizun politikoz jarduteko eta etengabeko prestakuntzaren bertako ereduaren aldeko ekimena gidatzeko".

"Espainiar Estatua, bere jarrera zentralista eta bateratzailearekin, formazio jarraiari lotutako eredu propioen garapena baldintzatu du", gaineratu du Eustakio Urangak.

Hau da aurkeztutako txostena