ELA eta LAB sindikatuek mozio bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearen alde

2014/11/28
ELA eta LAB sindikatuek mozio bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearen alde
ELA eta LAB sindikatuek Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege-Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura gaitzestea eskatzen diete Eusko Legebiltzarreko taldeei.

ELA eta LAB sindikatuen mozioan jasotzen diren bi adierazpen:

1.- Eusko Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearekiko, hau jendarte demokratiko bat definitzen duten funtsezko osagai izanik; askatasun horren ikusmolde zabalaz ari gara, eta horren baitan sartzen da sindikatuei berez dagozkien interesak defenditzeko zein bitarteko erabiliko dituzten erabakitzeko zor zaien eskubidea.

2.- Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egiten du Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege-Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura.