ELA eta LABek Eulen eta Tolosako Zu eta Biok enpresetan hitzarmena sinatzeko aurre akordioak lortu dituzte

2013/05/12
Aste bukaera honetan, ELA eta LABek Eulen Sociosanitario eta Tolosako Zu eta Biok enpresetan, enpresa hitzarmena sinatzeko aurre akordioak lortu dituzte.

Aipatu aurre akordioek, ELAk, urriaren 19az geroztik, negoziaketa mahaian  izandako posizioa berretsi eta indartzen dute.  Sindikatu honek, planteatu dituen aldarrikapen eta edukiei babesa emateko enpresetan beharrezko diren akordioak lortu daitezkeela, alegia. Bi aurre akordioak, apirilaren 26an Biharko enpresan lortutako aurre akordioaren berdin berdinak dira.         

ELAk, aipatu bi akordioak arrakastatsutzat jotzen ditu. Hauek, bertako langileek orain arte dituzten lan baldintzak hobetu ez-ezik, langile hauek erreformari atea ixten diote behin betirako. Aldi berean, lortutako akordioek ADEGI eta LARES patronalen eraginkortasun eza eta benetako ordezkaritza falta agerian uzten dute. Are gehiago, aipatu bi enpresak ADEGIko kide direnean. Zentzu honetan, enpresetan akordio berri bat lortzen den bakoitzean, ELAk negoziaketa honetan mantendu duen posizioa, estrategia, inplikazioa eta borroka direla bidea, berresten da.       

Eulen eta “Zu eta Biok” enpresetan lortutako akordioek 750 langilerengan eragina dute. Zehazki, Eulenek, Arrasate, Bergara, Onati, Ordizia, Andoain, Hernani eta Irungo egoitzak kudeatzen ditu, hala nola, Zarautz, Elgeta, Antzuola eta Zumaiako eguneko zentru eta etxebizitza tutelatuak eta Zumaiako etxez etxeko laguntza ere.  ZU eta BIOK enpresak berriz, Tolosako Iurramendi egoitza kudeatzen du. Bi enpresetako akordioak bihar, astelehena, sinatzea adostu da eta horregatik, langile hauek ez dute greba mugagabea egingo.

Akordio hauez gain, aste honetan bertan, akordio gehiago sinatuko direla aurreikusten da. Akordio hauek ere, eduki berdin berdinekin sinatuko dira hainbat enpresetan. Gertaera hauek   , beste behin agerian utziko dute, nor dabilen lan baldintzak hobetzeko akordioak lortu nahian eta nor aurkako norabidean, alegia, LARES eta ADEGIren estrategi antzu eta zentzugabea jarraitzen.

Amaitzeko, ELAK dei egiten die, orain arte akordiorik sinatu ez duten enpresei, datozen egunetan emango diren akordio emariari gehitzeko. Bide horretan, ahalik eta azkarren, bizi dugun gatazka gogor eta saihestezinari bukaera emateko.