ELA eta LABek Gipuzkoako Metaleko hitzarmenaren plataforma aldatu dute Adegiren jarrerarengatik

2004/03/28

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen kolektiboaren mahai negoziatzailea bildu da gaur Martxoaren 29-an Donostian PRECO-k duen egoitzan.Bilera honetan ADEGI-k egin duen mugimendua ondorengoa da:

- Soldata igoera tauletan 3 urtetarako (2004,2005 eta 2006): KPI + %0.15. Eta 2003.urterako oinarria 2002-ko taulak gehi %4,5 izango litzateke.
- Gainontzeko gaiek berdin jarraitzen dute; 0 ordutako lanaldi murrizketa eta plusen desagerpena mantentzen dute, kontratazio eta subkontratazio gaien inguruan ere berdin mantentzen dira.

Mugimendu honi erantzunez ELA eta LAB-ek gure plataforman ondorengo mugimendua egin dugu:

- 2004rako taulen soldata; %11-tik %10,5-era pasatzea 2002ko taulei aplikatuz igoera hau.
- Gainerako gaietan gure eskaerak mantendu ditugu; urtebeteko iraupena eta 2004-rako 20 orduko lanaldi murrizketa. Baita atzerakoiak diren gai guztiak erretiratzea ere.

ELA eta LAB-ek ADEGI erakusten ari den jarreraren balorazio ezkorra egiten dugu. Gogo gutxi benetako negoziazio baterantz pausoak ematen joateko eta mugimendu lotsagarriak eginez, 3 urtetarako KPI + %0,15 igoerak, 0 orduko lanaldi murrizketa eta gai atzerakoiak mantenduz. ADEGI-k postura hau mantentzen badu ezinezkoa ikusten dugu adostasun batera iristea.

Datorren bilera apirilaren 19-an izango da eguerdiko 11:00-etan.