ELA eta LABek Gipuzkoako zaharren egoitzetan bost eguneko greba iragarri dute

2013/04/11
ELA eta LAB sindikatuek adierazi dute hitzarmenaren negoziazioetan dagoen "blokeoaren" aurrean egin dutela deialdia. Apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1, 2 eta 3an egingo dute greba, aurretik akordiorik ez badago. Apirilaren 16an bilera izango da eta akordiorik ezean grebara joko dute langileek.