ELA eta LABeko 100 ordezkari inguru bildu dira Unesparen aurrean aseguru, birraseguru eta mutuen sektoreko esparruko hitzarmena aldarrikatzeko

2004/05/03

Aseguru, birraseguru eta mutuen sektoreko Euskadiko mahaia irikitzeari ezetz esan dio UNESPA patronalak Madrilen. Ondorioz ELAk eta LABek ordezkarien konzentrazioa egin da maiatzaren 5ean UNESPAren egoitzaren aurrean bilbon.

Konzentrazio honetan ELAk eta LABek UNESPAri dokumentu bat helarazi diote, ardura duten alde guztiei dei egiteko, ahalik eta lasterren negoziazioekin hasteko. ELAk eta LABek sektoreko ordezkaritzaren %65ª dutenez, UNESPAri dei egiten diote ordezkaritza hau demokratikoki errespeta dezan. ELAk eta LABek estatuko hitzarmena hobetu nahi dute, negoziazioak gora negoziazioak behera, etengabe murrizten delako patronala eta estatuko sindikatuen arteko laguntzarekin. Esparruko hitzarmena lortzea izango da helbururik nagusiena.

Aseguru, birraseguru eta mutuen sektorean gutxiengoan dauden CCOO eta UGTri deitzen diegu, mahaian parte har dezaten errealitatea demokratikoki errespetatuz. Gaurdaino Madrilen gehiengoa duten sindikatu hauek dira, mahai estatalatik at beste mahaiak irikitzeari bortizki uko egiten diotenak "Fidalgo"ren sindikatuak sektoreko langileei azaldu beharko lieke, erreibindikazio plataforman nola plantea dezake lau urteko hitzarmena, KPI gehi puntu erdia eta 15 urteko lan orduen murrizketa lau urteetan. Proposamena are larriagoa da enpresek dituzten irabazi handiak kontutan hartuta.