ELA eta LABeko 400 ordezkari inguruk parte hartu dute Barakaldoko IKEA saltegiaren aurrean egin den bilkuran

2005/03/01
Komertzioa igande eta jai egunetan irekitzearen aurka egin dute protesta

Otsailaren 14an aipatu bezala ELA eta LAB sindikatuek ez dute baztertu merkataritza alorrean grebara jotzea, zenbait merkataritza gunek uztailaren 3an eta abenduaren 4an ateak zabaltzen baldin badituzte, orain arte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako dendariek zuten akordioa apurtuz. Unai Martinez ELAko arduradunak adierazi zuenez, merkataritza guneak bi egunetan zabaltzeko egindako deiak etorkizunean egun gehiagotan zabaltzeko bidea egiten du, eta "horrek ez du amaierarik".

ELAko arduradunak gogor gaitzetsi zuen Eusko Jaurlaritzaren jarrera, eta merkatal-talde handien mesedetan ari dela lanean azpimarratu zuen. Martinezek gogoratu zuenez, abenduaren 16an Bilbon burututako manifestazio handiak alor honetako langile, dendari txiki eta kontsumitzaileen iritzia agerian uzti zuen.