ELA eta LABeko ordezkariak Arabako Batzar Nagusietan izan dira Naipes Heraclio Fournier enpresako gatazka azaltzeko

2022/11/25
Naipes Heraclio Fournier enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Arabako Batzar Nagusien aurrean, hitzarmenaren aldeko seigarren greba eguna betetzen denean. Aldi berean, barruan, ELAko eta LABeko ordezkariek agerraldia egin dute batzarkideekin. Sindikalista horiek salatu dutenez, Cartamundi multinazional belgikarrak enpresa erosi zuenetik, lan- eta soldata-baldintzen narriadura geldiezina gertatu da.

Gaur egun, plantillak % 16,7ko galera du KPIrekiko.
Sindikalista horiek kritikatu dute, halaber, kontratazio berriek hiru urte ematen dituztela ikastunen kategorian, horrek dakarren soldata prekarioarekin.
Bi faktore horien ondorioz, enpresaren batez besteko soldata 2004koa da.
Enpresak, 2020an, milioi bat eurotik gorako irabaziak izan zituen, eta, beraz, langileek argi dute ez diotela uko egingo prekarietatearen aurkako gutxienekoak arautuko dituen hitzarmen blindatu bat negoziatzeari, erosteko ahalmena bermatuko duten KPIaren gaineko soldata-igoerekin.