ELA eta LABen KOMUNIKATUA:

2003/12/30

ELAk eta LABek honakoa adierazi nahi dute:

1. Autodeterminazio prozesua bultzatzearren beharrezko da ahalik eta lankidetza handiena euskal herritarrei beren estatus politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaiela dioen printzipioarekiko konpromisoa duten indarren artean.

2. Xede horren baitan koka daiteke Espainiako Korteetarako hauteskundeak direla-eta Bergaran abenduaren 16an plazaratu zen ekimen politikoa, zeinari buruz ELAk eta LABek iritzi desberdina duten.

3. Dena dela ere, ELA eta LABentzat autodeterminazio eskubidea baiesten duten ahalik indar gehienen arteko akordio posibleak bilatzea da jarraitu beharreko bidea.

4. ELAren eta LABen irudiko, Euskadi ta Askatasunak atzo zabaldutako komunikatuan iradokitzen diren urratsek autodeterminazio eskubidearekiko konpromisoa duten indarren arteko lankidetza prozesuak erraztu egingo lituzkete.

2003ko abenduaren 30ean