ELA eta Lehendakariaren arteko bilera

2009/06/02
Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusia buru delarik, ELAko ordezkari talde bat ekainaren 3an Lehendakaritzako egoitzara joango da, Patxi Lopez Lehendakariarekin eta Jaurlaritzako beste hainbat kiderekin bilera bat egiteko.

Muñozekin batera ELAko idazkari nagusiaren albokoa den Amaia Muñoa, Eustakio Uranga antolakuntzako arduraduna eta Mikel Noval gizarte arloko burua izango dira bileran.

Aldebiko batzar honetan ELAk Eusko Jaurlaritzarengandik zuzenean entzun nahi du gaur egungo egoeraz duen iritzia.

Bestalde, sindikatuak Lehendakariari ekonomian, gizarte arloan eta lan munduan bizi den unea zelan ikusten duen azalduko dio, baita horrek enpleguan duen eragina eta gobernuaren ekintzarako egiten dizkion proposamenak ere.