ELA eta STEILASek Nafarroako Hezkuntza Departamentuari exijitzen diote lan itunaren zirriborroa mahai gainean jartzeko
2011. urtetik aurrera lan itunik ez du izan irakaskuntza publikoak sindikatuek urtero behin eta berriz eskatu arren. 2017ko martxoan mahai sektorialean gaiari behingoz heldu zitzaion, eta sindikatuen proposamenak jaso ondoren, Hezkuntzak berea aurkezteko konpromezua hartu zuen ekainerako (orduan hasiko zen benetako negoziazioa). Lan itunean gure sektorean funtsezko baldintzak eta baliabideak finkatuko lirateke: ordu lektiboak, ikasle-irakasle ratioak, ordezkapenak, aniztasun eta behar berezietarako baliabideak, formakuntza, interinoen baldintzak... Beraz, ezinbestekoa deritzogu akordio honen negoziazioa ahalik eta lasterren abian jartzeari, are gehiago kontuan izanik udazkenean itxiko dela aurrekontu proiektua.
Hezkuntza Departamentuak sindikatuekin negoziatzeko adostutako egutegia ez du bete eta gaiak geldirik jarraitzen badu STEILAS eta ELA sindikatuok mobilizazio ekimenak antolatuko ditugu berehalako eta benetako negoziazioa gerta dadin.