ELA "Euskara hautatzeko askatasuna" manifestazioarekin bat egiten du

2010/03/26
ELA sindikatuak zonalde ez-euskalduneko gurasoek igande honetarako, martxoak 28, Iruñean deitutako manifestaldirako atxikimendua adierazi nahi du. ELAk norberaren seme-alabak euskaraz eskolaratzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Era berean, ELAk Nafarroako Gobernuari Nafarroako beste inguruetako nafarrek dituzten eskubideak exijitzen dizkio guraso hauentzako.

ELAk, berriz ere, 1986 urteko Euskararen Legearen indargabetzea eskatzen du. Horregatik guztiarengatik langileria eta gizartea animatzen dugu “Euskara hautatzeko eskubidea” lelopean martxoaren 28ko manifestaldian parte hartzen