ELA: "Eusko Jaurlaritzak amore eman du enplegu-eskumenen transferentzian eta autogobernuaren babesean"

2005/11/10
ELAk "Amore eman du Eusko Jaurlaritzak enplegu-eskumenen transferentzian eta autogobernuaren babesean" izeneko dokumentua aurkeztu du gaur, Bilbon. Txostenaren aurkezpenean, Jose Elorrieta idazkari nagusiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza behetik berrikusten ari da Gernikako Estatutua, enplegu politika aktibo eta pasiboen eskumenen inguruko negoziazioan izan duen jarrera aldaketa dela eta.

Dokumentua webgune honetan bertan dago eskuragarri