ELA Eusko Jaurlaritzak onartu duen Gizarte Aurreikuspen Osagarrirako Planaren aurka ageri da

2006/01/10

ELAk Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu duen Gizarte Aurreikuspen Osagarrirako Planari aurkakotasuna agertu nahi dio. Testuaren analisi sakonago baten zain, ELAk testuaren oinarriaren aurka dagoela azpimarratu nahi du. Izan ere, onartutako planak etorkizunean sistema publikoak erretiro-pentsioa guztien ordainketa ezin izango dituela bermatu hartzen du oinarri bezala. Lege honek pentsioen murrizketa oinarri bezala duen politika neoliberala sendotzen du, eta hori bereziki larria da ELAren ustez.

Planak laguntza ekonomiko eta zerga-tratamendu are eta pribilegiatuak bultzatzen ditu Gizarte Aurreikuspen Osagarrirako Planentzako. ELA horren aurkako jarrera azaldu nahi du.

Hala ere, ELArentzat garrantzia da ezagutzea eta aztertzea gai honen inguruan etorkizunean egingo diren lege-proposamenak.