ELA ez zen izan atzo Eusko Jaurlaritzak eratutako Lehiakortasunaren Plataforma Iraunkorraren bileran
2015/07/30
ELAk azaldu du Plataformaren bilera egiteko deialdiarekin batera igorri zen agiriak bete-betean patronalaren enpresa eredua bere egiten du, eta hor sindikatuei ez dagokie inolako lekurik.
ELA sindikatua ez zen atzo Lehiakortasunaren Plataforma iraunkorrak egin zuen bileran izan, honako arrazoiengatik:
-
ELAk iazko apirilaren 8an bilera bat eskatu zion Arantza Tapia sailburuari, industri-politikaz hitz egiteko, baina sailburuak ez du hitzordurik jarri nahi izan.
-
Plataformaren bilera egiteko deialdiarekin batera igorri zen agiriak bete-betean patronalaren enpresa eredua bere egiten du, eta hor sindikatuei ez dagokie inolako lekurik.
-
Halaber, Tapia anderearen sailak bere egiten du soldata jaitsieraren helburua, lehiakortasuna irabazte aldera.