ELA-Foruzaingoa Mozal Legea indargabetzearen alde agertu da

2021/11/23
ELA-Foruzaingoak Mordaza Legea indargabetzearen alde egin du, eta deitoratu egin du poliziaren sindikatu korporatibo askok legea indargabetzearen aurka protesta egitea. "`No a la España insegura´plataformaren bidez, sindikatu korporatiboek klaseko sindikatuen izaera sozialetik urruntzen dira", baieztatu du ELAk.

ELA-Foruzaingoak azpimarratu du poliziaren helburua herritarrak babestea izan behar dela, bere eskubideak gauzatu ahal izateko. Gauzak horrela, sistema demokratiko batean poliziak bere lana segurtasun baldintzetan egin dezakeela bermatu behar dela dio sindikatuak.

Ildo beretik, ultraeskuineko zenbait alderdik egiten duten poliziaren erabilera politikoa gaitzetsi du, azken egunotan Navarra Sumak ere erakutsi duena, eta deitoratu egin du sindikatu korporatiboek jarrera horiek babestea.

ELA-Foruzaingoarentzat, aldiz, albiste ona da Mozal Legea delakoaren indargabetzeari buruzko eztabaida planteatzea. Horregatik, Kongresuan ordezkaritza duten Nafarroako alderdi politikoei eskatu die aktibo izan daitezela indargabetze horretan.